Bizitzak salbatzea zigortuta dagoenean

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2018ko mar. 20a, 12:46

Mundu ero honetan bizitzak salbatzea delitu bihurtu da. Horrela gertatu zitzaion Helena Maleno aktibistari orain dela gutxi. Zein izan zen bere delitua? Pateretan datozen afrikar migranteen deiak jaso, eta itsasoko salbamendu taldeari abisatzea bizitza horiek salbatzeko. Honen ondorioz, Marruekoseko justiziaren aurrean deklaratu behar izan zuen. Orain, Pro-Activa Open Arms elkarteari tokatu zaio. Haietako 3 kidek 12 urteko zigorrei aurre egin beharko diete.

Dagoeneko 59.000 pertsonaren bizitzak salbatu dituzte eta ez da arazoak izaten dituzten lehen aldia. Boluntario hauei, legez kanpoko migrazioa bultzatzea leporatzen diete, aurreko ostegunean gertatuarekin batera. Egun horretan, Libiako kostaldean, 218 migrante salbatzen zituzten bitartean, hango poliziak, metralletak eskuetan eta tiroka hasteko mehatxuarekin, migranteak Libiara bueltatzeko eskatu zieten. Zehazki, emakume eta haurrak bueltatzeko. Open Armseko taldeak ezetz esan zuen Libiako giza eskubide urratsak direla eta. Horrela gauzak, zein izan da gure gobernuaren erantzuna? Xehetasun guztiak jakin arte ez duela ezer egin behar. Ez da harritzekoa. Baina bitartean, momentu honetan, hainbat pertsona egongo dira bere bizitza arriskuan jartzen Europa lotsagarri honetara iristeko. Eta Open Arms-eko taldea ez da han egongo beraiei laguntzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!