Erkuden eta bere gaixotasun arraroa

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2018ko mar. 6a, 12:38

Erkuden ez da arraroa. Bere gaixotasuna bai. Idazteko, ezinezkoa, Ehlers Danlos. Erkuden, Txantreatik ikusi dut azken urteotan oinez, gero makuluekin eta orain gurpil-aulki batean eserita. Hori bai, beti irrifar eder batekin. Beti prest borrokarako.

Gazte, gaztetik bere gorputzaren elastikotasuna deigarria izan zen. Kirolari amorratua, lesioak iritsi ziren esguince moduan behin eta berriz. Medikuek ez zuten asmatzen zer gertatzen zitzaion eta 10 urterekin diagnostikoa iritsi zen.

Psikosomatikoa omen zen, hau da, gaixotasuna bere buruan zegoen. Min horiek berak asmatu zituen eta gorputzeko lesioak horren ondorioz omen ziren.

Baina egoera ez zen hobetu, are gehiago, sorbaldako arazo larriak iritsi ziren handik urte batzuetara eta 5 ebakuntza jasan zituen. Ondoren belaunekoak eta guztia etengabeko minarekin.

Berandu bada ere, orain dela 3 urte, hau da, 40 urterekin mediku baten kontsultan, Erkudenek argia ikusi zuen. Azkenean diagnostiko bat. Gaixotasun arraroa. Sintomak irakurri zituenean bere burua han ikusi zuen. Bera zen. Eta ez, ez zen zerbait psikosomatikoa izan. Eta momentu horretan, errudun sentimendu gogor eta bidegabeko hori desagertu zen.

Momentu horretan ezinbestekoa zela gurpil aulki batean mugitzea esan zioten eta handik aurrera Erkudenek denetarik egin du. Orain badakielako non dituen benetazko mugak eta batez ere, orain badakidalako ez zela bere errua izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!