Buloak: egia ala gezurra?

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2017ko urr. 17a, 11:59

Berehalakotasuna derrigorrezkoa bihurtu den mundu ero honetan, zer den egia ala gezurra jakitea erabat zaila bilakatu da, bereziki sare sozialetan . Twitter, Facebook eta guasap bilakatu dira gezurrak zabaltzeko sare. Besteak beste, Galiziako suteak direla eta, Twitterren argizari argazkia ikusi dugu baso batean. Batzuk, sutearen hasiera dela adierazi dute. Baina ez, ez zen benetakoa, edo gutxienez ez zen aste honetakoa. Ourensen egina bai, baina duela hiru aste, sutea hasi ere ez zenean egin.

Beharbada, entzun duzue Portugaldik 400 suhiltzaile Galiziara bidali dituztela suteak itzaltzeko. Ba, hori ere gezurra omen da. Noizbehinka, ez dago batere gaizki “Maldito Bulo” izeneko kontua begiratzea bai Facebooken zein Twitterren ere. Nola ziurtatu Portugalek ez dituela 400 suhiltzaile Galiziara bidali? Bada, Galiziako Xuntarekin hitz eginez. Eta horixe da azken bolada honetan faltan botatzen dudana. Gaur egun informazioa ia ez delako kontrastatzen eta horren ondorioz gezurrek inguratzen gaituzte.

Mundu birtual honetan ez da inor libratzen. Ez al duzue Ciudadanos-eko Albert Riveraren argazkia ikusi, keinu faxista eginez? Argazki horretan ageri den gaztetxoa Juan Parejo da eta PP-koa da. Ildo horretan, inoiz entzun baduzu Pablo Iglesias-ek esan duela ETA-k izugarrizko lan politikoa egin zuela, ez fidatu, ez baita egia. Eta, gauzak horrela, zergatik fidatu “Maldito Bulo” kontuarekin? Nola jakin beraiek ere egia kontatzen dutela?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!