ELAk E mailako kontratazio zerrendako deialdia ongi zehazteko eskatzen dio Gobernuari eta baita lanpostuetan dagoen beharretara egokitzeko ere

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2017ko ots. 21a, 13:16

ELAk uste du E mailako EPE handi bat antolatzea premiazkoa dela Nafarroako Gobernuko behin-behineko lanpostuak bete daitezen

ELAk E mailako kontratazio zerrendako deialdia ongi zehazteko eskatzen dio Gobernuari eta baita lanpostuetan dagoen beharretara egokitzeko ere. Sindikatuaren ustez, beharrezkoa da azaltzea zer diren “oinarrizko ezagutzak” deialdi honetako gaitegian. ELAk uste du E mailako EPE handi bat antolatzea premiazkoa dela Nafarroako Gobernuko behin-behineko lanpostuak bete daitezen, eta horrela langileen lan-baldintzen prekarizazioarekin bukatuko genuke bakanteak betetzeko egiten den zerrenda hauen erabilera mugatuz.

E mailako deialdi honetan planteatu den gaitegia ez dator bat zerrenda honen bidez beteko diren lanpostuen errealitatearekin: lanpostuen %95 baino gehiagok garbiketa eta jantokiko lanekin zerikusia dute; ELAk espero du deialdi hau ez erabiltzea D edo C mailakoak diren lanpostuak betetzeko, atezaintza edo mantenu lanetakoak hain zuzen, argitaratu den gaitegiak lanpostu hauekin zerikusi handiagoa baitu.

ELAk eskatzen du deialdian eskatuko den gaitegiaren bibliografia agertzea, ziurtatzeko gaitegi hau bai mailaren errealitatera eta baita beteko diren lanpostuetara ere egokitua dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!