Nafarroako Gobernuak argitaratu duenez, enplegu zebitzua (Nafar-Lansare) baimendu du CENekin, UGTrekin eta CCOOekin 5,2 milioi euroren truke hitzarmenak egitera.
Adierazgarria da berritua izan den enplegu zerbitzuaren lehen erabakia CEN, UGT eta CCOO finantzatzen jarraitzea izatea, UPNk eta PSNek ezarri zuten politikarekin jarraituz. Era honetan Lansarek aurreko interes berberak defendatzen jarraituko duela eta eredua ez dela ezer aldatu ELAk egindako salaketa baieztatzen da.
Lansarek CEN, UGT eta CCOO finantzatzen jarraituko du. Zentzu honetan ELAk Nafarroako Gobernuari dei egiten dio argitu dezan erakunde hauetako zenbat soladata ordainduko diren diru publikoarekin hitzarmen hauen bitartez. Nafarroako Gobernuak lan sindikala egiteko sindikatu guztiek baldintza berdinak ez izatea erabaki du.
ELA Lansareko gobernu kontseiluan ez sartzeko bere erabakian berresten da, eredu klientelarra, gardentasunik gabea eta ez demokratikoa baita.