3 EMAKUMEETATIK 1ek LANALDI PARTZIALA DAUKA NAFARROAN

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2016ko urt. 29a, 13:17

Nahiz eta langabetu kopurua 5.000 pertsonetan jaitsi, ez da enplegurik sortu

Nafarroako langabe kopurua 41.400 pertsonatakoa izan da 2015eko azken hiruhilekoan, % 13,5eko langabezia tasarekin. Aurreko urtearekin alderatuta, langabezia tasak 1,4 puntu egin du behera (%14,9koa zen), eta 5.000 langabetu gutxiago daude. Aipatzekoa da ere langabezia altuagoa dela emakumeen artean, %15,2koa.

 

Baina langabezia jaitsi izanak ez du enplegua sortu denik suposatzen. Izan ere azken urtean enplegua izan duen jende kopurua ez da aldatu (264.300 pertsona 2014 bukaeran eta 264.400 pertsona 2015 bukaeran).

 

Gainera sortzen den enplegua gero eta prekarioagoa da: 2015ean sinaturiko kontratuen % 95a aldi baterakoa izan da, eta honek behin-behinekotasuna % 26,4koa izatea suposatzen du (% 22,6koa gizonen artean eta % 30ekoa emakumeen artean). Berdin gertatzen da lanaldi partziala dutenen artean: enplegua dutenen % 18,4ak ez du lanaldi osorik. Emakumeen artean are okerragoa da, % 32,8ak baitu lanaldi partziala (gizonezkoen artean % 6,2ak).

 

Datu hauek erakusten dute ezin dela enpleguaren errekuperazioaz hitz egin, oraindik jende asko baitago langabezian eta sortzen den enplegua oso prekarioa delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!