ELAk irabazi duen epai batek agerian uzten ditu azpikontratazioaren trikimailuak

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko abe. 18a, 13:55

Epaiak azpikontratako langileen soldata ordaintzerakoan erantzukizun bikoitza ezartzen die enpresa nagusiei (Gamesa eta Acciona), baita ISN taldeko enpresei ere. Hiruren artean langileei ordaindu gabeko ia 450.000 euro kitatu beharko dituzte, soldata eta kalteordainetan.

Lan-arloko Auzitegiko 1. Aretoko epaiak ontzat ematen du ELA sindikatuaren demanda, ISN taldeko SOMETEC enpresako langileen soldata eta kalteordainak erreklamatzen zituelarik (enpresa hau Gamesa eta Accionaren azpikontrata da).

 

Epaiak garrantzia du, enpresta-talde handien jokabidea eta kontratazio moduari kargu hartzen baitio. Epaiak gaitzetsi egiten du azpikontratazio-kateaz praktikan egiten den erabilera, eta hiru enpresak zigortzen ditu zor diren soldatak Se trata de una sentencia relevante por que cuestiona el proceder y la forma de contratación de grandes grupos empresariales. La sentencia cuestiona la utilización que se hace en la práctica de la cadena de subcontratación y condena a las tres empresas a abonar esos salarios de manera solidaria a Gamesa, Acciona y al Grupo ISN.

 

Epaia esanguratsua da, bi arrazoiren ondorioz:

 

  1. Kontrata eta azpikontrataren erantzukizun solidarioa finkatzen du, azpikontratak egiten dituen lanak enpresa nagusiaren jarduerari berari dagozkion eginkizunak direla baiteritzo.

 

  1. Egiaztatuta geratzen da Fermin Elizalderen ISN taldeko enpresa guztiek erantzun behar dietela taldeko lantegi desberdinek langileekin dituzten zorrei. ISN taldearen ezaugarriak dira, besteak beste, lan prekarioa eta jokabide antisindikalak. Horregatik, lorpen historikoa da auzitegi batek ebatzi izana enpresa-talde honek bere lantegi desberdinen nortasun juridikoa iruzur egiteko baliatu duela, bere ardurari iskin egiteko.

 

SOMETECen izan den gatazkak berriro frogatu du injustiziaren eta etsitzearen aurka badagoela beste aukera bat: bat egin, antolatu eta sindikatuaren bidez defentsa kolektiboa hautatzea. Ez dago beste biderik.

 

Azkenik, ELAk zorionak helarazi nahi dizkie eta duten meritua aitortu injustizia horren aurka hainbat astez greba egin duten langileei. Epai honi esker, beren borrokak bidea erakutsiko die azpikontratetan diharduten beste langile batzuri, prekaritatearen eraginak mugatze aldera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!