ELA sindikatuak Zilbetiko harrobiko proiektua errefusatzen du, ingurugiroan izango luken ondorioengatik orain dela gutxi Nafarroako Epaitegiek atzera bota dutena.
Asmo txarrez, eztabaida Auzitegi Gorenean jarriko litzateken errekurtso batean ari da errotzen, langileengan eta inguruko jendearengan itxaropen faltsuak sortuz. Gainera, aurreko Gobernuak erabilitako trikimailuekin jarraitzea suposatuko luke horrek, epaiak berak salatu duen moduan (txostenak ezkutatu, eta abar).
Horregatik ELAk ezin du pasa den larunbatean emandako prentsaurrekoaren azken mezuarekin bat egin, honen helburua langileen lanposutak defendatzea izan behar zuenean (ELA honekin bat egiten du), eta ez langileen beharretatik urrun dauden beste zenbait adierazpen.
Enpleguaren defentsa egunero egin beharrekoa da, azpikontraten, behin-behinekotasunaren eta prekarietatearen aurka.
Gauzak horrela, ELAk arazoa bere muinera eramateko deia egiten du, eta Nafarroako Gobernua Esteribarren eta Erron ingurumenarekin bat datorren enplegua sortzeko premiazko neurriak hartzera premiatzen du, krisiak eta langabeziak gogor jo duen zonaldea baita.