ELA Kontuen Ganberarekin bildu da UGT, CCOO eta CEN-en finantzaketa ilunari buruzko txostena emateko

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko urr. 28a, 09:31
ELAk uste du NEZ-ri buruzko azterketa berriak Nafarroako Aurrekontuetatik UGT eta CCOO-en liberatuen soldaten ordainketa zuzena ikertu beharko duela

ELA sindikatua Kontuen Ganberaren zuzendariarekin, Helio Robledarekin, bildu egin da gaur, eta UGT, CCOO eta CEN-en finantzaketa iluna erakusten duten dokumentuak helarazi dizkio. Horien artean Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekiko (NEZ) sinaturiko hitzarmenak daude, eta bertan hiru erakunde horien langileen zein gastu korronteen ordainketa zuzena ikusten da.

Jakina denez, Kontuen Ganbera Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren inguruko azterketa berri batean lanean ari da. ELAk uste du azterketa horrek 30 hitzarmen zuzenak ere ikertu behar dituela, aurtengo Nafarroako Aurrekontuen 10,2 milioi euro UGT, CCOO eta CEN-en eskuetan jartzen dituztelako. Kopuru horretatik, gutxienez 3,9 milio euro UGT eta CCOO-en dozenaka liberatuen eta CEN-en hainbat langileren nominak ordaintzera bideratuta daude. Gainera, 700.000 euro hiru erakunde horien egoitzen gastu orokorrak ordaintzera ezarrita daude.

Kontuen Ganberak hitzarmen hauen berria izan du gaur, eta baita Nafarroako Gobernuak informazio osoa emateari uko egitearena ere, gardentasunaren aurkako ekintza bat gauzatuz. ELA sindikatuak Kontuen Ganberari atortu dio bere zereginaren garrantzia eta bere engaiamendua diru publikoen erabilera zintzoarekin, are gehiago enplegurako formazioaren afera garrantzitsuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!