Epaileak betirako utzi du bertan behera Afapnak eta Gobernuak Foru Administrazioko hauteskunde sindikaletan burutu nahi zuten iruzurra

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko mai. 20a, 12:15
Arbitro baten laudoak Foruzaingoko eta Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutoko hauteskudeak atzeratu ditu; CCOOk eta Afapnak haien hautagaitzak zuzen ditzaten Hauteskunde sindikaletan inoiz izan den prozesurik lardatsuena sortu du Gobernuak bere trakestasunarengatik eta ez dagozkion kontuetan muturra sartzeagatik

Gaurkoan sozialeko 3. auzitegiak bihar Foru Administrazioan izango diren hauteskundeak gelditzeko Afapana sindikatuak egindako eskaera atzera bota du. Hortaz, aurreikusia zegoen moduan, bihar (maiatzak 20) hauteskunde sindikalak izanen dira. Jakina den bezala, Afapnak eta Foru Gobernuak beste batek egindako botoen eskaerak ontzat eman zituzten, Correos eta hauteskunde inguruko arau guztien kontra. Hauteskunde iruzurra ahalbidetzen zuen prozedura horrek.

Iragan den maiatzaren 12an, arbitro batek ebatzikako laudoak horrela egindako eskaera guztiak baliogabetu zituen (ez ordea, pertsonak berak eskatutako botoak). Erabaki honen kontra, Afapnak auzitegietara jo zuen eta hauteskundeak eten zitezela eskatu. Hara non, epaileak ez dituen ontzat eman Afapnak aurkeztutako argudioak. Maiatzaren 20rako hauteskundeak mantentzen ditu eta maiatzaren 12ko laudoa berretsiko du, antza. Afapnak egindako 400 bat boto eskaera baliogabeak dira.

Tamalgarria izan da asuntu honetan Nafarroako Gobernuaren jokaera: epailearen aurrean iruzur saiakeraren defentsa sutsua egin du. Hori guztia, hauteskundeei trabak jartzeko asmoz. Funtzio Publikoaren eskuhartzea izan da hauteskunde prozesuan insekuritate juridikoa sartu duena. Posta bidezko botoari dagokionez ongi konpondu da, zorionez.

Hala eta guztiz ere, Gobernuak bere gain hartu ditu ez dagozkion eskumenak. Adibidez, hauteskunde mahaiek onartu behar dituzten arauen erredakzioa. Hori dela eta, ez dira bihar Foruzaingoan eta Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutoan hauteskundeak izanen. Batean, Afapnak bere hautagaitza galdu zuen lau hautagaiek uko egin ziotelako; bigarren esparruan, CCOOk zazpi hautagai galdu zituen eta bere zerrenda baliogabetu zen minimo legalera ez zelako iristen.

Sindikatu biei jakinarazi zitzaizkien uko egiteak. CCOO eta Afapnak epea luzatzeko eskatu zuten (araudiak biltzen ez duen aukera). Hala ere, laudoak arrazoia eman die, modu okerrean oinarritzen da Afapna eta CCOOren ezjakintasunean. Aipatu laudoak ezaguna ez den data baterako atzeratzen ditu hauteskundeak; egutegi berria hautagai zerrenden onarpen definitibora eramaten du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!