Arbitroaren laudoak ELAri eman dio arrazoia eta Nafarroako Gobernuko hauteskundeetako iruzurraren saiakera bertan behera utzi du

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko mai. 13a, 09:59
ELA sindikatu bakarra da Foru Administrazioko arlo guztietan hautagai zerrendak aurkezten

Administrazioko hauteskundeetan posta bidezko botoarekin egin nahi zuten iruzurraren kontra ELAk jarritako salaketaren eta gero, arbitroak ebatzi berria duen laudoak ordezkaturiko posta bidezko botoa baligabetu du.  Jakina den moduan, Nafarroako Gobernuak inposaturiko formula da hau, Afapna, ANPE eta bestelako sindikatu korporatiboek txalotzen zuten bitartean. ELA lehena izan zen honen kontrako salaketa jartzen (edozein motatako bestelako hauteskundeetan onartzen ez dena), izan ere, nahikoa zen edonorren NANaren kopia eta sinadura aurkeztuta botoa ematea. Laudoan irakurri ahal den moduan, ELAk eramandako dokumentazioa erabakiorra izan da.

Arbitroaren laudoak bertan behera utzi du jokaera hau: ANPEk eta Afapnak erabilitakoa (300 boto eskaera baino gehiago ikusi baitira hainbat esparrutan). Gainera, hauteskundeek normal jarraituko dute, ez baitago inongo atzeranzkotasunik, hortaz hauteskunde sindikalak aurrera doaz eta maiatzaren 20an ospatuko dira bost egun lehenago (maiatzak 15, ostirala) posta bidezko botoa eskatu ahalko du norberak (edo notarioaren aurrean emandako boterearekin).

Laudoaren emaitzak argi utzi du bi sindikalgintza mota daudela: boterearen kontra agertzen den sindikalgintza (ELArena) eta boterearekin bat egiten duena (iruzur hau bultzatu duten sindikatuena hain zuzen ere). Aipatu behar da ere ELA Foru Administrazioko esparru guztietan hautagaiak aurkeztu dituen sindikatu bakarra dela eta lagun gehienen babesa jaso duena (663). Beste modu batera esanda, ELA da langile guztien botoa jaso ahal duen sindikatu bakarra: zerbitzu eta toki guztietara iristen dena.

Beste batzuek, hori bera esan zuten hautagai zerrendak behin-behinekoak zirenean. Ordea, hautagaitzak behin-betikoak bihurtu zirelarik hainbat anulatu ziren. Argi dago hainbat sindikaturen ahulkeria eta koherentzia eta militantzia falta. Askotan ordezkari sindikala izatea ez da gauza erosoa horrgatik ez da erraza hautagai zerrendak ixtea. ELAko kideek badakite lan zaila dena baina temati jarraituko dute lanean administrazioan gehien haziko den sindikatua bihurtzeko

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!