Nafarroako Gobernuko hauteskunde sindikaletan egin nahi dute iruzurraren aurrean ELAk hurrengoa lortu du: arbitraia eta Correos zerbitzuaren babesa

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko api. 21a, 12:25
Correos zerbitzuak modu ofizialean baieztatu dio ELAri botoa delegatu ahal izateko notario baten eskuhartzea ezinbestekoa da. Inondik ere ez da nahikoa sindikatu korporatiboek erabili nahi duten NANaren kopia

Hurrengo maiatzaren 20an Foru Administrazioko hauteskunde sindikalak izango dira. Suertatzen ari diren irregulartasunen aurka ELAk arbitro baten eskuhartzea lortu du. Jakina den moduan, posta bidezko botoarekin egin nahi den iruzurra salatzen lehenengoa izan zen ELA. Funtzio Publikotik emandako argibideen kontra egin zuen ELAk eta sindikatu gehienek aitzitik. Ez zuten horrela egin Afapna, ANPE edo foruzainen APFk. 

Goitik beherako iruzurra den posta bidezko prozedura onartu arazi zien Nafarroako Gobernuak haien langile diren hauteskunde mahaietako kideei. 30/1995 Foru Dekretua eta beste edozein legeren kontrakoa da hori. 

Hainbat sindikatu korporatibok halaxe egiteko eskatua ziotelako, Nafarroako Gobernuak hauteskunde iruzurra dena proposatu zuen: alegia, edozein sindikatuko ordezkari batek NANren kopia eta sinadura aurkeztuz edozein langileren izenean botoa ematea. Horrelakorik ez da inongo hauteskundeetan gertatzen, ez politikoetan ez eta sindikaletan ere.

Helburua hurrengoa: UPNtik gertu dauden sindikatuei ematea langileek emango ez dieten ordezkaritza, horretarako norberaren datuetaz baliatuz eta beste edozein gauzarako lortutako NANen kopiaz (ikastaroetarako izena ematea adibidez).

Hori guztia gelditzeko,  ELAk Correos zerbitzuari eskatu zion iritzia pasa den apirilaren 14.ean.  Correosek argi eta garbi utzi du: norkberak eskatu behar du posta bidezko botoa edo notario baten aurrean egindako poteeen bidez "bestelako ordezkaritza posiblerik ez dago".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!