ELAk enplegu heziketa eredua aldatzea exijitzen du

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko api. 16a, 09:31
Gero argiago dago Nafarroako enplegu heziketa ereduaren helburua CEN, UGT eta CCOO finantzatzea dela beste edozein helbururen gainetik

ELAk gogorarazi nahi du egungo enplegu heziketa ereduaren helburu nagusia (non diru publiko mordoa gastatzen den) CEN, UGT eta CCOO erakundeak finantzatzea dela, bake sozialaren truke.

 

Barcinaren Gobernuak porrot egin duen eredu bat betikotu nahi du erabaki politikoen bitartez. Zentzu honetan, gogoratu beharrekoa da 2012ko ekainean Nafarroako Gobernuak 14 milioi euro bideratu zituela enplegu heziketan estatuak egindako murrizketak konpentsatzeko, beste edozein murrizketarekin egin ez dena.

 

Hiru erakunde hauek UPNren Gobernuarekin heziketa kurtsoen esleipena bermatzeko modu ezberdinak adostu izan dituzte. Horrela egin zuten estatuko legedia alde batera uzteko Parlamentuan onartu zen azken aurrekontuen aldaketarekin, enplegu heziketako dirua (esleipenean parte hatzaile gehiagorekin banatu beharko litzatekeena) CEN, UGT eta CCOO erakundeekin hitzarmenak egitera bideratuz.

 

Ikasleak kaltetu dituen heziketa kurtsoen etetea, bazter guztietatik jota dagoen, eta zalantzan jarri den, eredu baten ondorioa da. Kalitate txarreko heziketa eta zantzu demokratikorik eta gardentasunik ez duen kudeaketa negargarri hau, Kontuen Ganberak salatu izan du behin baino gehiagotan.

 

Sekula baino beharrezkoagoa da gardentasunik gabeko heziketa eredua aldatzea, eta egoera honetako arduradunak nabarmentzea (UPN, CEN, UGT eta CCOO), hala nola eredu hau babesten dutenak.

 

ELA enplegu heziketa eredua aldatzearen alde agertzen da, eredu publiko eta hezkuntza irizpideen araberako baten alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!