ELAk ETXE-KALERATZEAK BERTAN BEHERA GERATZEA EXIJITZEN DU

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko mar. 23a, 17:13
ELAk Nafarroako Gobernuari langabeziak eta gero eta zabalduagoa dagoen pobreziak eragindako drama soziala alde batera ez uzteko, eta etxebizitza duin bat bermatzeko exijitzen dio. ELAk Miren Peña Rastrolloren heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du.

ELArentzat Miren Peña Rastrollo Antsoaindarraren heriotza, Laboral Kutxak hipoteka ordaintzeko alternatibarik ez ziola emango jakiterakoan, milaka pertsonei eragiten dion egoera latz honen arduradunak zuzenean markatzen dituen tragedia izugarria da.

 

ELAk tragedia honetan ematen den konplizitate politikoa salatu nahi du. Prekarietateak, langabeziak eta etengabeko murrizketek gero eta pertsona gehiagok, eta bereziki egoera okerrenean daudenek, alokairua ordaindu edo hipoteka ordaintzeko zailtasunak izatea dakar.

 

Gizarte-larrialdi egoera bizi dugu, non 23.214 langabetu nafarrek ez duten inolako prestaziorik jasotzen. Egoera honen aurrean, arrazoi ekonomikoak medio etxebizitza ordaintzeko arazoak dituzten pertsonei etxe-kaleratzeak bertan behera gelditzea exijitzen dugu.

 

ELArentzat onartezina eta lotsagarria da milaka pertsona egoera latz hau bizitzen ari diren bitartean, hipoteka ordaindu ezin dutelako kaleratuak izanik, espekulatzen jarrai dezan bankari diru mordoa ematea.

 

ELAk Nafarroako Gobernuari etxebizitza duin bat bermatzeko exijentzia berresten dio, pertsona askok enplegua galdu duten gizarte-larrialdi egoeran baikaude.

 

Azkenik ELAk Mirenen heriotza salatzeko eta bere familiari elkartasuna adierazteko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du, bide batez pertsona asko eta askok bizi duten kaleratze egoera gordina bistaratu dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!