Elkarri eginen dizkiogun apustuen bidez euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren aldaketa txikiak eman nahi ditugu, hizkuntza-jarrera aldatuz, espazioak euskaldunduz edota euskaraz bizitzeko aukerak sortuz.
Euskaraz bizitzeko mugak hautsi edo hori egiteko bidea aurreikustea da helburua, Aldaketak bermatzen ditugun heinean euskalduntzen joango garelako auzoa. Praktika beharrezkoa da urratsak emateko, beharrezkoa da inguratzen gaituena antzemateko. Euskaraz bizitzeko praktikak ohitura dakarrelako, eta ohiturak albokoarengan motibazioa.
Txupitxatxiak lagun taldeak erronkari eutsi dio, eta lehen desapiyo moduan, auzoko denda bat euskalduntzen saiatu da. Honatx bideoa.