Lizarrako frontoia bete egin zen Koldo Leoz alkategaia eta Adolfo Araiz presidentegaia txalotzeko.
Publiko artean, eta txalo artean hartua, Carlos Garaikoetxea lehendakaria, Adolfo Araizi babesa emanez. EH Bilduko presidentegaiak argi hitz egin zuen Lizarran elkartutako 350 pertsonen aurrean "aldaketaren bermea gara, ez garelako saltzen, ez dugulako bulego itxietan negoziatzen" aderazi zuen Araizek "badirudi GeroaBai-k PSNrekin batera B plan bat baduela. Gu ez gara makillaje hoiekin ibiliko, PSN ez baita fidatzekoa. Inor ez dadin engainatu, ez da aldaketarik egonen UPN eta PPrekin, ezta PSNrekin ere. Eta hori gizarteak badaki!"
Adolfo Araizek EH Bilduko bozka etxez etxe mobilizatzeko deia egin zuen, gobernu aldaketa hutsaren gainetik, aldaketa sakona bermatzeko "aldaketa sendoa izan behar da, 4 urte bainon gehiagokoa, erregimena eta bere txiringito eta kortijoak bertan behera botatzeko".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.