Igandean aldaketaren bozkaz beteko ditugu hautontziak, EH Bilduren bozkaz!

Erabiltzailearen aurpegia

Ekitaldi beroa Labrit pilotalekuan, EH Bilduren kanpainari amaiera emateko. Ehunka nafar aldaketaren alde elkartu dira, hautagaiei azken bultzada emateko. Adolfo Araiz presidentegaiak eskerrak eman dizkie guztiei, baita kanpainan zehar inplikatu eta laguntza eman duten milaka herritarrei " Oztopo guztien gainetik urte luze hauetan egin duzuen lanagatik eta borrokagatik, erregimena kolokan dagoelako!!! Zorionak!!!​Zuek injustiziari aurre egin diozue eta behin baino gehiagotan erregimenaren ostikoak jaso dituzue. Hala ere, ozenki esan behar diegu Nafarroa gorria, berdea eta morea zutik dagoela eta orain haiek urduri badaude, 24an kezkatuta egoteko milaka arrazoi emango diegula".

Osorik irakurri