Euskararen egoera oxigenatzeko Normalizazio Plana eta ordenantza berria behar dira

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur goizean Sarasate pasealekuan burutu duten ekitaldian, Dabid Anaut eta Esther Korres Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren hautagaiek azpimarratu dutenez, "orain arte UPNk zein PSNk aurrera eraman duten hizkuntza politika herritarron eskubideen urraketan oinarritu da".

Zerrendakideen arabera, "Nafarroan hizkuntza politikak ere aldaketa behar du, orain arte, euskaraz bizitzeko duten eskubidea urratzen duten legeak eta dekretuak sortu direlako: administrazioan, hezkuntzan, helduen euskalduntze-alfabetatzearen arloan, hedabideetan eta abar luze batean".

Osorik irakurri