Iruñeko dantzariak

Iruñeko dantzariak - 1949

2015(e)tik partaide / 414 post
Jarraitu
Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...

2020 aza 09

Irailean aire-librean eta urriko lehen astean gerizpean entsaiatu ondotik, gure dantza-jarduna etenda gaude, duela hiru aste pasatxo Nafarroako Gobernuak Covid19aren kontrako neurriak zorroztu zituen…
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2020

2020 ira 27

Maiatza aldera, halako itxaropen inoxentez, pentsatzen genuen: Tira, irailerako lasaituko da hau guztia eta ezpata-dantza behintzat egin ahal izanen dugu! Bada ez! Ezin izan dugu gaur ezpata-dantzara…
Dantza terapia gisa

2020 ira 21

Joandako igandean, Irailak 13, emanaldia izan dugu iruñeko Ziudadelan. Gure taldekide Aritz Ibañez-ek emanaldia aitzin twitter-en idatzitako hari honetan botatakoek oihartzun pixka bat izan dute bait…
Arnasa itoaldian

2020 uzt 20

Arraro doa 2020.a. Koronabirusak hankaz gora jarri dizkigu aurtengo planak  —eta heldu deneko batzuk — eta ahal bezala egiten ari gatzaizkio aurre egoerari: Itxialdi garaian nor gure etxetik entsaiat…
Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan

2020 uzt 02

Luzeak egin zaizkigu azken 4 hilabeteak, baina ziztuan pasa zaizkigu, bestetik. Inauterietatik ez-Sanferminetara jauzi bakar batean. Atzean utzi ditugu konfinamendu garaiko etxeko tele-entsaioak  —ze…
Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

2020 api 01

Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, …
Sanblaseko soka-dantza ere berritu dugu

2020 ots 27

Iazko udaberrian Sanjuan bezperako soka-dantzarekin egin nola , Sanblase eguneko soka-dantzari ere arraberritu diogu itxura joandako otsailaren 3an. Iazko elurtetxoaren ondoan, aurten  —klima aldake…
Trokeo-dantzak Done Saturdi egunez, urteari amaiera emateko

2020 urt 02

Gure dantza denboraldi "ofiziala" azaroaren 29an, Done Saturdi egunarekin bukatzen ohi da eta 2019an hala izan da. Egun horretan izan dugu urteko azken dantza emanaldia. Goiz eguzkitsu eta epela. Bes…
Biba Pamplonesa musika banda!

2019 abe 11

Urteetako harreman batek lotzen gaitu Pamplonesa musika bandarekin. Uztailaren 14ero Dominguera izeneko jota dantzatzen dugu haien eta udal gaiteroen doinura eta azken urteotan hainbat jaialditan ego…
Nafarroa oinez, Nafarroa dantzan

2019 aza 20

Agian gogoratuko duzue oraindik ere Tuteran egon ginen azken aldian euriak gure alpargatak nola blaitu zituen. Bada urriaren 20an Tuterarako bidean gara berriz ere bertako Argia ikastolak antolatu du…
Iurretako plazan, etxean bezala!

2019 urr 29

Dantzarako sortuak diruditen plazak daude han-hemenka. Horietako bat da Iurretakoa. Gainera, Iurretakoa plaza berezia da gure taldearendako, Iruñetik 126 kilometrora egonagatik ere. Gure taldeko bete…
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza San Migelez

2019 urr 16

Egutegiak halako kapritxoak izaten ditu noizbehinka. Iruñeko Sanfermin txikiak irailaren 25etik gertuen den asteburuan ospatzen dira eta aurten zoriak nahi izan du igandeak irailaren 29arekin, hots, …