Nazioarteko ezpata-dantzariak larunbatean Iruñean, Ezpalak jaialdiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2016ko mai. 27a, 08:12

Larunbatean, 12:30ean, Burgoen plazan eginen dute ezpata-dantza emanaldia. Iruñea, Lesaka, Miarritz, Eibar, Huelva eta Newcastle-ko dantza taldeek hartuko dute parte.

Hemen da Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia, eta asteburu honetan Ingalaterra, Andaluzia eta Euskal Herriko ezpata-dantzek hartuko dituzte Iruñea eta Eibarko kaleak. Newcastle, Huelva, Biarritz, Lesaka, Zumarraga, Bera, Iruñea eta Eibarko ezpata-dantzak elkarrekin ikusteko aukera izango da larunbatean, maiatzak 28, eguerdiko 12:30etan Iruñeko Burgoen plazan eta igandean, maiatzak 29, ordu berean Eibarko Untzaga plazan.

2006. urtean antolatu zen lehen Ezpalak jaialdia (oraindik izenik gabe) eta bertan Ezpata-dantzak izan ziren protagonista. Hamar urte ondoren, makila-dantzak, arku-dantzak, zinta-dantzak, dantza soltea, karaktere dantzak, soka-dantzak, danbolinteroak, sorgin-dantzak eta dantza-jauziak moduko jaialdi monografikoen ondoren ezpata-dantzak dira berriz Ezpalak jaialdiaren ardatza. 

Ezpalak 2016 Ezpata-dantzak 

Iruñea. Maiatzak 28, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.

12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

Eibar. Maiatzak 29, igandea (51. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.

12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

17:00etan erromeria Gathübi taldearekin.

Ezpalak 2016 ezpata-dantzak afitxa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!