Olentzero gain-gainean dugu. Herri honen ohiturak ahalik eta modu duinean mantentzeko dugun erantzunkizunari erreparatuz, Eibarko lagun batek idatzitakoa ekarri nahiko nuke gurera.
Hementxe
Azkenaldian jantzi ezberdin eta landuagoak plazaratzeko ohitura osasungarria hedatzen ari da gutxika, baina tamalez, baserritrash-ez jantzita doan jende asko ikusten ahal dugu oraindik. Baita gure taldean ere: Gaizki jarritako zapiak, forro-polarra jantziaren gainean, mendiko botak abarken ordez, galtza bakeroak abarken lagun,...
Nire ustez ez du zentzurik. Ohitura bat mantendu behar badugu mantendu dezagun, eta behar den moduan ez mantentzeko hobe XXI. mendeko hiritarrez mozorratu, hala behintzat, ez baitugu ohitura itxuraldatuko.
Olentzerori buruz zeozer gehiago jakin nahi izatekotan (ikazkin soil bat baino askoz gehiago dela, adibidez) sar zaitezte hemen .
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.