Santa Ageda

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2005ko abe. 28a, 16:23

Badakit goizegi dela (ongi pentsatuta ez), baina beste batzuetan bezala "zezenak" harrapa ez gaitzan, Santa Agedari buruzko mezua jartzea bururatu zait.

Ez dakit zuek, baina ni nazkatuta nago urtero abesten ditugun kantekin, ez baitute deus ikustekorik Santa Agedarekin (batzuk bai, noski), baina badira beste hamaika kopla eta doinu askoz aproposagoak. Beraz, nik hemen horietako 2 jarriko ditut (nahiz eta dirudienez, ihauteetan eskatzeko erabiltzen diren).

Eguen zuri I

eta

Eguen zuri II

Kultura batzordean aldaketa proposatu eta onartu ezkero hauek abestuko ditugu, ados? Kontua da bi horiek Bizkaiko kopla zaharrak direla eta letrak agian moldatzen ahal ditugula (ez baikara bizkaitarrak). Zein animatzen da?
Hau da metrika:

..............8A
..............8A
.................10B
..............8A

Gaiak. Ba pentsatu. Ikastolan eginen zenituzten horrelakoak, ezta? Egunerokotasunarekin zerikusia dutenak, baina pentsa puskabiltzan goazela, beraz, zeozer eskatu beharko diogula tabernako neskari, dendako mutilari, etxeko jaunari, Barcinari (ejem),... ta aurten Santa Ageda bezpera ostirala dela probestuz zergatik ez goaz benetan eskean gero afari ederra egiteko? Aukera aproposagorik,...

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!