Atzo karrikaratu zuten aurtengo San Ferminetako egitarau ofiziala eta bertan badira euskal dantzarekin zerikusirik duten ekitaldiak. Iruñera etorriko zaretenondako probetsugarri izan daitekeelakoan...
Uztailaren 6an, Txupinazoaren osteko lehen ekitaldia izaten ohi da
Folklore Jaialdia. Foruen Plazan 13:30tan. Parte hartuko dute Eguzki Eder, Iruña Taldea, Mikelats, Ortzadar, Amaiur, Duguna, Harizti, Larratz, Oberena, Txori Zuri, Ardantzeta eta Muthiko Alaiak taldeek
Egunero-egunero saioa izaten du
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Autobus geltokitik ateratzen da: uztailaren 6an arratsaldeko 17:00etan eta gainontzeko egunetan goizeko 09:30etan.
Horrez gain uztailaren 7, 8, 10, 11 eta 13 Media Luna parkean
Dantza egiteko musika egonen da (trikitilariak, fanfarreak,...) eguerdiko 12:30etan.
Media Luna parkean bertan eta uztailaren 7an,
Tapia eta Leturia izanen dira bere erromeriarekin 00:00etan.
Eguneroko galdu-ezinezko zita da 21:00etako
dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.
Honetaz guztiaz gain, 7ko prozesioaren eta 14ko zortziurrenaren ondotik, Iruñeko Udal dantzariek saioa eskaintzen dute udal plazan.
Hala ere, egitarau ofizialetik kanpo egon ohi dira eskaintzarik erakargarrienak eta horien artean ere izanen dira euskal-dantzekin zerikusia dutenak. Horien berri izatekotan, utzi erantzuna, lasai.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!