San Ferminetako bestondotik guztiz sendatu gabe, heldu den uztailaren 25ean Portoruntz (Portugal) abiatuko gara, bertako XXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko.
Uztailaren 25etik 30era bitartean iraunen du jaialdiak eta Porton ezezik, gertuko beste herrietan ere dantzan eginen dugu talde parte-hartzaileok.
Honako herrialdeetako taldeak arituko gara bertan (informazio zehatzagorik ezin izan dugu lortu):
- Taiwaneko talde bat
- Serbiako talde bat
- Ukrainako talde bat
- Turkiako talde bat
- Mexikoko talde bat
- Peruko talde bat
- Portugaleko talde bat
- Duguna Dantza Taldea (Euskal Herria)
Uztailaren 25ean bertan aterako gara Iruñetik (30 dantzari eta 10 musikari) eta Lisboatik pasa ostean abuztuaren 4ean ikusiko ditugu berriz gure aitatxo eta amatxo.
tagzaniapaste
Tagzania: duguna
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!