San Ferminak parrandarako garaia izaten dira, baina badira betebeharrak dauzkatenak lagunak ere. Parrandak eta betebeharrak uztartzen duenik ere bada, tartean gu.
San Ferminetako lehen ekitaldia izaten da uztailaren 6ko Foruen Plazako dantza jaialdia. Bertan, Iruñeko eta Iruñerriko dantza talde guztiok hartzen dugu parte. Aurtengo programa hauxe izan da: Batelerak, Laburdiko ihauteria eta bukatzeko "herri" Larrain-dantza.
Uztailaren 7an,
prozesioan atera ziren gutako batzuk, Iruñeko Udal Dantzari gisa. Ia 4 orduko ibilaldiaren ostean
udal plazan dantzatzea egokitu zitzaigun gero. Gaua gogorra izan zenez, eta hartara eguna ere bai, beraz, saio lasaia egin genuen: Nafarroa Beherako ihauterietako dantzak.
Uztailaren 9an "Duguna Eguna" izeneko zeozer ospatu genuen. Goizean
taldeko zaharrek egin zuten dantza emanaldia alde zaharreko karriketan barna. Ondoren bazkaria eta gero-gerokoak. Eibarreko Kezka dantza taldeko lagunak ere etorri ziren gurekin eta aklimatatzeko batere arazorik ez zuten izan. San Ferminetako egun politenetarikoa izan zen.
Uztailaren 10ean txikien eguna izan zen eta hartara, gure
txikiak atera ziren dantzara. Ikasturteko azken dantza saioa izaten dute egun honetakoa. Beraz, irailerarte jai.
Uztailaren 14ean, zortziurrena. Berriz ere ibilalditxoa (7koa baino hagitzez motzagoa) eta ondoren, berriz ere dantza emanaldia Udal Plazan. Honako honetan, mutilek
Gipuzkoako Ezpata-dantza egin zuten, neskek Boastitzea eta Zinta-dantza eta bukatzeko guztiok elkarrekin Lizarrako Larrain-dantza.
Goraipatzekoa
Fanfarreak jai guztietan egindako lana, egun bakar batean ere ez baitu hutsik egin.
(*Argazki guztiak
hemen. Gehiago badira eta bildu ahala argitaratuko ditugu)
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!