Rancho Folklórico de Paranhos Portoko dantza taldeak antolatzen du jaialdia. Egia esan, nahiko jaialdi arina antolatu zuten. Egunik "gogorrenean" 20 minutuko 2 emanaldi egin behar izan genituen Porton eta Silvalde izeneko herrian. Gainontzekoetan 15-20 minutuko dantza emanaldi motzak. Horrek, prestatutako dantzetako batzuk baztertzera eraman gintuen, baina tira. Hauxe izan zen Porton aurkeztutako errepertorioa: Baxe Nafarroako ihauterietako dantzak, Jaurrietako Neska-dantza, Tuterako Jota, Iribasko Ingurutxoa, Auritzeko Ingurutxoa, Batelerak, Zuberoako maskaradetako dantzak, Gipuzkoako Ezpata-dantza, Zinta-dantza eta Boastitzea, Uztai-txikiak, Iruñeko Jota, Lesakako Bordon-dantza eta ahaztuko zaigun besteren bat.
Harremanik handiena Turkiarrekin egin genuen. Horren erru handia Mustafa-rena izan zen. Mustafa Turkiako musikarietako bat zen eta lehenengo egunerako kasik aspaldiko laguna zirudien. Kroaziarrekin ere ongi moldatu ginen.EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.