Abenduaren 16an egin zen, Iruñeko Gaiarre antzokian, Olentzero lehen aldiz karrikaratu zuten lagunen omenezko ikuskizuna: Argi-soinua. Patxi Labordak prestatu eta bertan parte hartu genuen Dugunakook eta beste lagun askok: Oberena dantza taldea, hainbat dantza taldeetako dantzari "beteranoak",
Muthiko Alaiak abesbatza, Xut Fanfarrea, Aiko taldea, Mintxo
Garaikoetxea, Zubietako ioaldunak,...
Guk 4 dantza egin genituen. Taldeko neskek Urdiaingo Egu bai egun egin zuten lehenbizi. Geroxeago, Gipuzkoako Ezpata-dantza mutilek, Mintxo Garaikoetxea txistulari bikainaren doinupean. Taldeko hainbat beteranok mazurka dantzatu zuten eta bukatzeko, taldeko neskek berriz Irradaka. Azken 2 dantza hauetarako Aiko taldearen laguntza musikala izan genuen.
Iruñeko Olentzero-ren sortzaileek omenaldi bero eta merezi bezalakoa izan zuten, beraz. Jendea pozik atera zen Gaiarretik. Beraz, zorionak antolatzaileei (Patxi-ri, batez ere) eta esker mila, Mintxo eta Aiko-ri gure pausoak laguntzeagatik eta Argia dantza EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.