Atzo hil zen Jesus Mari Casales "Tato", 70 urte zituela. Iruñeko Udal Dantza Taldeko dantzari eta zuzendari izan zen 70garren hamarkadan.
Esaterako, Iruñeko Udal Dantzari Taldeak, Inglaterrako Middlebroug-en egiten zen Inter-Tie dantza jaialdiko lehen saria eskuratu zuenean, "Tato"k zuzentzen zuen taldea, 1974garren urtean.
Ondotik ere, taldearekin lotura estua izan du beti.
Bera izan zen, udalarekin izandako ika-miken ondotik, taldea desegina izan zelarik,
AEKren gonbitearen ondorioz, 1989an egindako 6garren
Korrika-ren lehen lekukoa eraman zuena.
Gaixo zegoen azkenaldian eta atzo utzi gintuen.
Ez adiorik!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!