Dantzari txikiak Alegria de Iruña Peñaren Euskal astean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007ko apirilaren 17a

Txikien dantza taldea ere badugu eta nahi baino gutxiago erreparatzen diogu txoko honetan. 80 bat haur ditugu bertan, 7 urtetik 14 urtera bitartekoak.

Pasa den apirilaren 14ean emanaldia izan zuten Alegria de Iruña peña-ren Euskal Astea-ren baitan. Alegria de Iruña San Fermin-etako peña horietako bat da. Uztaileko egun ero horietan izaten dute lanik handiena, baina urtean zehar ere egiten dituzte beste hainbat iharduera. Horien artean euskal astea.

Emanaldi luzexka izan zen: Bera-ko makil-dantzak, Matelota, Iribas-ko ingurutxoa, Jaurrieta, Hegi, Iruñeko jota, Ai urdea, Arku-dantza, Gorulari eta Luzaideko dantzak.

Txikiek dantzan egiteko gogo handiak zituzten eta hori da garrantzitsuena.

Argazki guztiak hemen.



Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!