Galtzak bete lan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2007ko eka. 4a, 08:36

Hiru emanaldi egun berean. Horixe da ekainaren 2ak ekarri zigun egitaraua.

Alde batetik, goizean, fanfarreak Mendillorriko euskeraren egunean izan zuen emanaldia.

Bestetik, talde txikiko dantzari heldutxoenak Portugaletera bidali genituen, bertako Berriztasuna dantza taldeak antolatu zuen topaketan parte hartzera. Goizeko 10etarako han ziren, puntual demonio, baina itxarotea egokitu zitzaien, arropaz aldatzeko tokia utzi zieten arte. Udaletxea itxita zegoenez, komuna publikoetan jantzi zituzten dantzarako arropak.

Goizeko egitaraua zera zen: kalejira Portugaleteko karriketan barna, bazkal ordurarte. Lazkaoko taldearekin aritzea egokitu zitzaigun. Eskainitako dantzak, hauek: Lesakako ezpata-dantzaren hainbat zati, Iruñeko jota, Jaurrietako neska-dantza eta Iribasko ingurutxoa.

Gero, esan bezala, bazkaria, eta ondotik, dantza talde guztien emanaldia. Arratsaldeko saio horretan neskek Maiak dantzatu zituzten eta ondoren, neskek eta mutilek batera Luzaideko ihauterietako dantzak. Egun-pasaren ostean berriz Iruñera, arrats partean.

Hain zuzen ordu horretan zuten talde nagusikoek emanaldia Deierri ibarreko Iruñela herrian (Nafarroa). Aitortuko dugu egundo aditu gabe genuela herri horren izena, baina harrera beroa egin ziguten bertakoek. Izan ere ibarraren eguna ospatzen zuten.

Ordu beteko emanaldia egin genuen, Nafarroa, Gipuzkoa eta Zuberoko hainbat dantzez osatutakoa. tentsio handiegirik gabeko saioa izanta, debutari aunitz izan zen hainbat dantzetan. Haien eginkizuna bete zuten (dantzan eta debuta ospatzeko pastak ekarriz).


Emanaldiaren ondotik afari ederra eta gero bestelako dantzak. Baina horien argazkirik ez duzue hemen topatuko.

Portugaleteko emanaldiko argazkiak hemen.

Iruñelako emanaldiko argazkiak hemen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!