Eta ia oharkabean berriz heldu ziren. Eta heldu ziren bezala alde egin dute berriz San Fermin-ek. Bestondoa oraindik behar bezala gainditu gabe hona hemen aurtengo festek utzi digutena.
Programan hiru dantza: Monteagudoko dantzak (Kalejira, Zinta-dantza, Arku-dantza eta Makil-dantza), Ballestas eta Tuterako jota. Guk lehena eta azkena egin genituen. Monteagudoko dantzak mutilek egin izan dituzte tradizioz. Duela urte batzuk neskak ere hasi dira makila-dantzan eta guk ere hala egin genuen zikloa. Txupinazoa ospatzeko edandako txanpaina izerditu genuela esan beharriz ez da.
Prozesioa bukatutakoan, gertatutakoagatik nahiko giro arraroan, emanaldia egin genuen udal plazan: Gipuzkoako Arku-dantza eta Cortes-eko dantzak.
Ta konturatu gabe uztailaren 14a. Zortziurrenaren eguna. Egun horretan egiten den prozesioa askoz motzagoa izaten da, San Fermin ez baita kalera irteten. Ziargi Etxarte izan zen buruzagi. Prozesioaren ostean la Pamplonesa musika banda eta Erraldoien eta Kilikien konpartsarekin batera "La Dominguera" jota dantzatu zuten taldeko neskek. Badirudi hau ere tradizio bihurtzen ari dela pixkanaka. Horren ondotik, Larrain-dantza Iruñeko gaitarien eta Valentziako musika bandaren doinupean. EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.