Azken urteotan uztaileko bigarren hamabostaldia atzerrira bidai bat egiteko probesten genuen. Aurten "lugorri" egitea erabaki dugu eta bidaiaren ordez, jairik-jai ibili gara San Ferminak ezkeroztik. Barakaldoko festak izan ziren lehenik, Tuterakoak gero eta Baiona-koak helduko dira azkenik. Ondoren, oporrak.
Txikien taldeko dantzaririk gazteenek, handien taldeak eta fanfarreak osatu zuten erriberako hiribururako "espedizioa". Esperientzia polita izan zen: elkar hobe ezagutu, dantzari handiekin dantzatuz txikiei ilusioa piztu, jan, jolastu, dantzatu...
Beterri peña-koei gure esker onik beroena Tuteran egin ziguten harreragatik: hamaiketakoa eman ziguten dantzatu aitzin, eta ondoren, bazkari ederra. Haiek nahi dutelarik, itzuliko gara, dudarik gabe!EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.