Zangozako
Rocamador dantza taldeak 35 urte egin ditu aurten. Aspaldiko lagunak ditugu eta haien ospakizunetan parte hartzera gonbidatu gintuztenean ez genuen dudarik egin. Abuztuaren 25ean izan zen emanaldia Zangozako arkupeen plazan.
Rocamador-eko
txikiekin,
handiekin eta
San Lorenzo-ko danzanteekin batera aritu ginen, Zuberoako dantzak egiten.
Xabier Adrian-ek egin zuen Txerreroarena.
Akier Perkaz-ek Kantiniersarena.
Mikel Larunbe izan zen Gathuzain eta
Joseba Lorenzo Zamaltzain.
Aritz Ibañez aritu zen Entseinari lanetan.
Enneko Ganboa eta Iñigo Solana aritu ziren txirula eta atabala jotzen, hurrenez hurren.
Izerdia majo bota ondoren (ah ze bero sapa!) afari ederra egin genuen dantzari eta musikari guztiok batera.
Zorionak Rocamador-i urteurrenagatik eta mila esker gurekin akordatzeagatik!
Hemen eta
hemen urteurrenari buruz prentsak argitaratutakoa.
Hemen emanaldiko argazki guztiak (Argazkiak: Oskia Ugarte)
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!