Ez pentsa gure txikiak dantzari jantziarekin mendian gora jarri ditugunik. Kontua da, Anaitasuna kirol elkarteak 1994. urtetik antolatzen duela Ezkaba mendiaren igoera, urria partean. Aurtengoa XIV. edizioa zen. Eta dagoeneko badira urtetxo batzuk, mendizaleak Ezkabatik jasiten direlarik gure txikiek dantza egiten dutenak.
Ordubata inguruan lokaletik irten eta mendizaleei ongi etorria emateko prestatu ziren gure neskatiko eta mutikoak. Eguraldi ederra zegoen eta ikusle dezente bildu zen udal plazara. 30 bat minutuko emanaldia egin zuten: Lesakako ezpata-dantza, Arku-dantza, Iruñeko jota, Iribasko ingurutxoa, Jaurrietako neska-dantza, Zuberoako makil-dantza, eta Luzaideko inauterietako dantzak plazaratu zituzten.EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.