Berez, San Saturnino da Iruñeko patroi, eta ez San Fermin. San Fermin Nafarroako patroia da Xabierko San Frantzisko-rekin batera. Hartara, azaroaren 29an jai da Iruñean.
Egun berezia da guretzat izan ere, San Saturnino egun batez egin baitzuen gure taldeak bere lehen emanaldia, aurten duela 58 urte. Iruñeko beste jai garrantzitsuetan bezala, ospakizun nagusia (bakarra?) prozesioa izaten da.
Eta bertan izan ginen. Goizeko 10:30etan atera zen udal segizioa San Zernin-en elizaruntz, tartean dantzariok,
Akier Perkaz buruzagi genuela. Udal txistularien doinuek lagunduta buelta eman genion Iruñeko burgo frankoari (San Zernin frantsesa baitzen, omen) eta mezaren garaia heldu zelarik
hamaiketakoa hartzera joan ginen (hau da prozesioaren unerik onena).
Tripak ederki beteta hobe egiten omen da dantzan eta horixe egin genuen, dantzatu, meza bukatutakoan. Neskek
Bizkaiko erregelak dantzatu zituzten.
Amaia Visus eta
Leire Lezak ederki bete zituzten aurresku eta atzesku postuak.
Mutilek
Gipuzkoako zinta-dantza egin zuten,
Xabier Adrian buruzagi zutela.
Aurten ere eskerrak eman beharrean gara, kasu honetan
Añorga-ko Arkaitz dantza taldeko lagunei, erregelak irakasteagatik.
Hemen, Esther Ferreira-k eta Aritz Ibañez-ek ateratako
argazkien bilduma.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!