Eguberri garai honetan ere badugu zereginik.
Ez dakit zenbat urte diren Mendillorri-ko Olentzeroan parte hartzen dugula. Auzo berria da Mendillorri eta akaso Olentzero ospatzen hasi zirenetik izan gara bertan dantza, duela 10 urte baino gehiago. Abenduaren 23an egiten dute eta aurten gure txikiak eta fanfarrea
izan dira bertan.
Egun bat geroago berriz ere zita ikazkinarekin. Honako honetan
Iruñeko Olentzeroan. 51 urte bete ditu aurten ospakizunak eta bertan ere duela askotxo hartzen dugu parte, hiriko beste hainbat kultur eragilerekin batera.
Musikariek bigarren "lan eguna" izan zuten eta kasu honetan
handien taldeko dantzariek hartu zuten parte ospakizunean.
Eta urte amaierarekin batera, atzera-begirakoa egin beharrean gara.Azken hamabi hilabeteotan asko eta asko izan dira laguntza eman diguten lagun eta taldeak. Ez genuke izenik eman nahi, baten bat ahaztuko genukeen beldur. Beraz, guztioi (badakizue zeintzuk zareten)
mila esker!2008garren bikaina izan dezazuela!
*Aritz Ibañez-ek Iruñeko Olentzeroan ateratako
argazki sorta, hemen.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!