Axeri-bodan, gonbidatu

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008ko ots. 18a, 16:08

Larunbatean estreinatuko du Juan Antonio Urbeltz-en Argia dantza taldeak bere ikuskizun berria: Axeri-boda.

Eztei berezi honetara gonbidatuak izan ginen aspaldixko eta gustu handiz onartu genuen gonbitea. Azken hilabeteak Iruñetik Donostira eta Donostitik Iruñera pasa ditugu (eskerrak elurrik egin ez duen!), eta denbora horretan, gutxika-gutxika forma hartzen joan da ikuskizuna. Larunbatean estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian.

Aberasgarria izan da, zalantzarik gabe, ikuskizunaren sormen prozesuan parte hartzea. Dantzaren alorrean jorratu gabe genituen ikuspuntuez konturatzeko balio izan digu esperientziak. Eta oraindik emanaldiekin ez gara hasi!

Horrelako aukera bat emateagatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Argia-ko lagunei (Juanan, Iñaki, Jexux, Fernando, Marian,...), bai eta lotura lanak egin zituzten Kezka-koei ere. Lagun izanen ditugu Axeri-Bodan Elgoibar-eko Haritz eta Añorgako eta Baionako dantzariekin batera. Ez da nolanahiko lan-taldea: grandes dantzaris y mejores personas!

Arriagan ariko dira dantzan: Amaia Visus, Bea Martinez, Leire Leza, Edurne Irigoien, Amaia Irigoien, Oihane Perkaz, Oskia Garzia, Maitane Monente, Maitane Algarra, Ainara Ranera, Aritz Ibañez, Mikel Larunbe, Eder Garcia, Xabier Adrian, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo eta Igor Campos.

Sarrerak hemen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!