Dantzari buruz aritzen gara gehienetan, musikariei merezi duten arreta
eskaini gabe, ziuraski. Baina batzuetan haietaz hitzegitea, beste erremediorik ez dugu.
Izan ere aurreko apirilaren 12an
Hernaniko IV Txistulari Gazteen
Txapelketa egin zuten. Bertan gure txistulari bandako 2 kidek hartu
zuten parte,
Iñaki Sagardoi eta
Beñat Lopez-ek, baita emaitza
bikaina lortu ere.
Iñakik 12-16 urte bitartekoen sailean
txapela lortu zuen, Jose Inazio Ansorena-ren
Ozentxo obrarekin.
Banden sailean Beñat-ek (atabala) eta Iñakik (silbotea) bigarren postuan bukatu zuten Bastida-ren
Nere Gasteizko bihotz ikarak izeneko lana joz.
Horrelako txistularien doinupean dantzan aritzea gustu ematen du.
Zorionak bioi!!!!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!