Udaberria izaten da guretako urteko sasoirik lanpetuena, San Ferminekin batera. Aurten ere hainbat emanaldi izan ditugu apiril eta maiatzean.
Lehenbizikoa
Espartza-Galar-en izan zen apirilaren 19an. Iruñetik 9 kilometro eskasera dago Espartza eta horrek ikusle kopurua handitu egin zuen. Negutik hona lantzen ari garen errepertorioa plazaratzeko balio izan zigun emanaldiak. Gipuzkoako dantzak lehenbizi (
Makil-txikiena,
Zinta-dantza,
Uztai-txikiena eta
Makil-handiena), Bizkaikoak ondoren (
Erregelak,
Dantzari-dantza eta
Matelotak "con calzador" hor sartuta), Nafarroakoak (
Auritz-eko ingurutxoa eta Jaurrietako neska-dantza) eta
Zuberoako eta
Luzaideko ihauterietako dantzak. Lan mardula izan zuten
musikariek,
txistulariek batez ere, baina baita ederki bete ere!
Emanaldiak gainera, aurten txikien taldetik handien taldera pasatako
hamabi dantzari estreinatu zitezen balio izan zuen. Debuta egin zuen bestea, Adriá laguna, iaz, Makila-dantzen jaialdiaren ostean, Kataluniatik gurera etorritakoa. Zorionak denoi!
Maiatzaren 4ean Baztango
Irurita herrian egin genuen dantza, bertako jaiak (San Xalbatore) zirela-eta. Emanaldia Espartzakoa baino motzagoa izan zen lesioren bat tarteko. Motzegia egin omen zitzaien dantza-saioa iruritarrei. Badugu beste batean joateko aitzakia!
Hau Arkaitz Karrikak Espartzan ateratako
argazki sorta.
Hau berriz, Adriá Mas-ek Iruritan ateratakoa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!