Maiatzaren 31n ospatu genuen Iruñean
Ezpalak jaialdia. Aurten
arku-dantzak ziren Iruñea eta Eibarren antolatzen dugun nazioarteko dantza tradizionalen jaialdiko gai nagusia, eta atzerritik (
Tolouse,
Burgos,
Galizia,
Errioxa) eta Euskal Herritik (
Lanestosa,
Monteagudo) etorritako taldeak izan genituen jaialdian. Ezpalak 2008 jaialdiak eman zuenaren berri laster (espero) izango duzue
jaialdiaren blogean bertan.
Egun kaskarra tokatu zitzaigun goizean-goizetik. Euria barra-barra eta beraz B plana jarri behar martxan. Burgoen plaza toki ederra da halako ikuskizuna egiteko baina Iruñeko alde zaharrean estalitako azpiegitura egokiegirik ez dago eta Nabarreriako Kultur-etxean egin behar izan genuen jaialdia.
Gipuzkoako dantzakArkuen jaialdi honetan zer dantzatuko eta Gipuzkoako dantzekin ausartu ginen. Aspaldi honetan ari gara dantza horiek lantzen eta entsaioetan landutakoa plazaratzeko aukera aproposa iruditu zitzaigun. Neskek
uztai-handiena egin zuten eta mutilek berriz,
uztai-txikiena. Gainera azken dantza hau aspaldian ez genuen egiten eta bergogoratzeko proportzioa izan genuen, hartara.
Eguraldia tarteko, jende askorik ez zen hurbildu emanaldia ikustera, baina bertaratu zirenek gozatua hartu zuten talde ezberdinen jardunarekin. Heldu den urterako eguraldi ona kontratatu dugu dagoeneko eta emanaldia itsurosogoa izanen delakoan gaude.
Ezin kronika bukatu
Añorgako Arkaitz eta
Eibarko Kezkakoei, haien laguntzagatik, eskerrak eman gabe!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!