Apostoluekin dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2008ko ira. 15a, 09:38
Abuztuan atsedenaldia hartu genuen arren, beste edozein hilabetetan baino gehiago dantzatu dute gure taldeko zenbait dantzarik bata ala bestea dela.

Esaterako, abuztuaren 27an Arantzazun izan ziren gure taldeko hiru dantzari: Xabier Adrian, Akier Perkaz eta Aritz Ibañez. Izan ere, Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat enkargatu zioten Musika Hamabostaldikoek Juan Antonio Urbeltzi.



Hala, "Apostoluen dantza" sortu zuen Urbeltzek. Argia, Kezka eta Dugunako dantzariek Soka-dantza egin genuen eta Oñatiko Oñatz-ekoek, haien herriko Korpus dantzak.

Holakoetara ohituta ez gaudenontzat ohorea izan zen halako parajean, halako ekitaldian, halako giroan eta halako dantzariekin dantzan aritzea.

















Maitane Algarrak ateratako argazki sorta hemen.

Bertan egoterik izan ez zuenarendako, Jexux Larreak egindako Soka-dantzaren grabazioa eskegi dugu sarean:




Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!