Aurten, irailaren 25 eta 26ko asteburuan ospatu dira San Fermin txikiak. Polemikaz zipriztindurik heldu dira aurten ere, Iruñeko udalak edo alde zaharreko jai batzordeak, zeinek antolatuko festak (auzokideek antolatu dituzte jaiak azken 30 bat urteotan).
Ika-mikak ika-mika, guk
igandeko prozesioan gure egin beharrari heldu genion, dantzaz eta musikaz gure hiriko karrikak alaituz, hain zuzen ere,
azken 30 urteotan egin dugun gisan. Taldeko
txikienak ikasturteko lehen emanaldia izan zuten,
fanfarrea ere lagun izan genuen eta
nagusiok Luzaideko dantzak karrikaratu genituen igande goiz eder horretan.
Gurekin batera atera ziren prozesioan Erraldoi eta kilikien konpartsa eta Pamplonesa musika banda, korporazio txikiarekin batera, besteak beste.
Hemen Akier Percaz-ek eta Aritz Ibañez-ek ateratako
argazki sorta. Goizeko emanaldia bukatu bezain laster, arropaz aldatu eta Zumarragarako autobusa hartu genuen,
Ezpata-dantzak eta ezteiak emanaldia baitzuten gutako batzuk Antio-ko eliza ederrean. Egun nekagarria izan zen, baina merezi izan zuen!
Hona hemen, emanaldi horretako hainbat bideo (Gotzon Aranburuk igo ditu internetera):
/>
/>
/>
/>
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!