Nafarroa Oinez 08

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak

Alpargata batzuen pausoekin hasi zela Nafarroa Oinez, hori omen dio gaurko egunkari batek.

Izan ere atzokoan lanak bikoiztuta izan genituen. Alde batetik gure taldeko 3 dantzarik, Jaso ikastolako ikasle oihak, dantzatu zuten irekiera ekitaldian, Oberena dantza taldeko beste bi dantzarirekin batera. Iñigo Garzia, Igor Campos eta Iñaki eta Aingeru Arresek Gipuzkoako ezpata-dantza egin zuten, eta Akier Perkaz-ek Ezpata-dantza eta Agurra.



Ekitaldi ofiziala amaitu eta talde guztia bigarren arearuntz abiatu ginen emanaldia baikenuen bertan, Oberena eta Muthiko Alaiak taldeekin batera.

Gipuzkoako dantzak egin genituen guk. Neskek makila-txikiena, boastitzea eta zinta-dantza eta mutilek uztai-txikiena eta makil-handiena.

Hona hemen Maitane Algarrak ateratako argazki sorta.








Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!