Egun gutxi falta dira eta dagoeneko urduritasuna, tentsioa eta gogoak nabaritzen zaizkie gure dantzariei. Izan ere, 11 egun barru Axeri-boda ikuskizuna etxean emanen baitugu eta hori berezia da.
Are gehiago aintzat hartzen badugu zein datetan egokitu den emanaldia Iruñean egitea. Azaroak 29, San Saturnino eguna da, Iruñeko patroiaren eguna, eta aurten Udal dantzarien 60 irteera ospatuko dugu, 60. urteurrenari hasiera emanez. Biharamunean, Axeri-boda Gaiarre antzokian. Ospatzeko modu hoberik ez zaigu okurritzen.
Axeri-Boda
Azaroak 30, arratsaldeko 20:00tan
Gaiarre antzokian (Iruñea)
Sarrera gutxi geratzen dira, baina oraindik bada. Hemen daude eskuragarri: Sarrerak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.