Terrassara goaz

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2009ko api. 20a, 22:35

Kezkako lagunek aurreratu dute haien blogean. Terrassara (Katalunia) goaz asteburuan -apirilak 24, 25 eta 26- haiekin batera "XXVIII Diada dels Bastoners de Terrassa" jaialdian parte hartzera.

Bastoners de Terrassa taldea 2007ko Ezpalak jaialdian Eibarren eta Iruñean izan genituen dantza egiten, eta aurten beraiek antolatzen duten jaialdian parte hartzera gonbidatu gaituzte.

Nafarroako dantzak egiteko eskatu ziguten eta hartara, Otsagabiko, Jaurrietako eta Luzaideko dantzak eginen ditugu larunbateko eta igandeko emanaldietan

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!