Santa Kruz eguneko ezpata-dantza Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2009ko mai. 20a, 17:35

Iaz abiatu zuen Andoaingo Urki dantza taldeak, Argia dantzari taldeko kideen laguntzaz, Santa Kruz egunez ezpata-dantza egiteko ohitura.

Aurten ere tradizioa berritu zuten maiatzaren 3an. Herrikoak ez diren bi dantzari gonbidatu ohi dituzte dantzara. 2008an Jokin eta Garikoitz Otamendi aritu ziren ezpata-txiki lanetan. 2009. honetan Kezka dantza taldeko Oier Araolaza eta Duguna dantza taldeko Aritz Ibañez izan ziren gonbidatuak. Asier Garmendiak egin zituen buruzagi lanak eta Jon Iraola eta Aritz Brosa izan ziren andoaindar ezpata-txikiak.

Jokin Otamendik prestatutako ezpata-dantza taldeak Santa Kruzeko ermita ondoan egin zituen zubiak meza nagusiaren aurretik eta ondoren, eta bertan dantzatu zuten ezpata-dantza.

Ohore handia izan da halako jai eta dantza ederrean parte hartu ahal izatea. Esker mila aunitz eta Zorionak Urki dantza taldea eta ezpata-dantza aurrera atera duten guztiendako!









Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!