Iruñeko Ezpata-dantza Tuteran

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2009ko aza. 24a, 11:35

Urriaren 10ean, Iruñeko Ezpata-dantza estreinatu eta 2 astera, Tuterako Beterri peñako lagunek gonbidatuta eta Nafarroako EDBren laguntzaz, Nafarroako Merinaldeen dantza topaketan parte hartu genuen, Iruñeko merinaldearen ordezkari.

Une ezin egokiagoan heldu zitzaigun emanaldia, izan ere, bestela "gurea" ez zen dantzaren bat eskaini beharko genukeen Tuteran, eta gisa honetan Iruñeko dantza bat dantzatzeko modua izan genuen.

Gurekin batera aritu ziren gainontzeko bost merinaldeetako talde bana: Oliteko merinaldetik, Faltzes-eko Makaia, Tuterako merinaldetik, Fustiñanako Barde Ribera, Nafarroa Beheretik Baigorriko Arrola, Zangozako merinaldetik, Zangozako Rocamador, Lizarrakotik, Lizarrako Francisco Beruete eta Tuterako ordezkari gisa San Juango taldea.

Bitxia da, baina topaketa honetan parte hartu genuen dantza taldeok eskainitako errepertorio ia gehienak (Lizarra eta Baigorrikoena izan ezik) azken 30 urteotan sortutakoak izan dira, baina dantzariek berezkotzat jo zituzten eta hori bada zerbait!







Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!