Agur Joxemiel!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2010ko mar. 2a, 14:55

Latza heldu da 2010garrena. Larunbatean esan ziguten Joxemiel Bidador-ek buruko ixuria izan zuela eta larri zegoela ospitalean. Gaur eman digute bere heriotzaren berri. Joxemiel gure taldeko dantzari eta musikaria izan zen.

1986. urtean sartu zen Iruñeko udal dantza taldera eta 1988. urtean, udalak taldearekin zuen harremana eten ostean, Dugunan jarraitu zuen. 1996. urterarte aritu zen gure taldean dantzan. Tarte horretan idatzi zituen Patxi Labordarekin batera, besteak beste, Iruñeko inauterietan plazaratu genituen Zuberoako Maskaradaren, Lantzeko inauteriaren eta Luzaideko Karroxaren antzezpenak. Gure taldearendako urte ederrak izan ziren horiek.

Taldeko zuzendaria ere izan zen tarte batez. Ondoren Danok-bat eta San Lorenzoko danzanteetan ere aritu izan zen. Dantzaren eta euskeraren ikerkuntzaren munduan maisu genuen Joxemi eta miresten genuen zinez bera eta bere lana.

Muxu handi bat Idoiarentzat eta bere alabentzat!
Ez adiorik Joxemiel!


Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!