Bi emanaldi batean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2010ko uzt. 2a, 11:40

Udarekin batera heldu zaizkigu emanaldi andana. Txikien taldeak gehiago izan ditu nagusienak baino. Ekainaren 26an ordean, biek izan genuen emanaldia 3 orduko tartean.

Txikiek goizeko 11:30etan dantzatu egin zuten Errotxapeako merkatarien elkarteak antolatuta. 40 bat minutuko emanaldia eman zuten San Ferminetako beroketa gisa.

Hona hemen emanaldiko zenbait argazki.






Taldeko nagusiek berriz emanaldia izan zuten Iruñea ondoko Olatz herrian, bertako jaien karietara. Eguerdi aldean, eguzkipean egin genuen dantzan. Giro ederra, baina bero handiegia aukeran.

Neskek eman zioten hasiera emanaldiari Nesken esku-dantzarekin. Gipuzkoako nesken soka-dantzen dokumentazioari eta zenbait adibideei errepasotxoa eman eta gure bertsioa atondu dugu aurtengo. Bertan, zenbait doinu-zahar, 2/4ko eta 5/8ko zortzikoak egin zituzten gure neskek eta jota eta porrusaldarekin amaitu zuten.





Mutilek Gipuzkoako brokel-dantzako bi dantza eskaini zituzten. Makil-handiena eta Uztai-txikiena.




Jaurrietako Axuri-beltzaren ostean, Zuberoako Maskaradetako dantzekin eman genion amaiera emanaldiari, izerdi patsetan.







Hurrengo zita, San Ferminetan!!!!!!

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!