Udaberrian emanaldi gutxi izan ostean, zamatuta heldu zaigu uda ostea: Taxoare, Beasain, Iruñeko zezen-plaza, San Fermin txiki, Donibane Garazi...
Esan bezala, irailaren 5ean emanaldia izan genuen Iruñea ondoko Taxoare herrian, bertako festen baitan. Bertan erakutsi genituen dantzak, hauexek: Gipuzkoako makil-handiena eta uztai-txikiena, Neskatxen esku-dantza, Jota eta Porrua, Kortes-eko makila-dantzak, Tuterako jota (azken bi hauek
Iruñeko gaiteroen musikaz), Zuberoako maskaradetako dantzak, Axuri-beltza eta Luzaideko dantzak.
Hona hemen emanaldiko zenbait argazki.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!